viernes, 18 de noviembre de 2011

Ikastetxearen inguruko gaia:DOA

Gabonetan eskolak Irungo lokal batean erabiltzen ez ditugun gauzekin denda bat osatzen dute. Guk kartelak egiten ditugu lokala apaintzeko eta lortzen den diruarekin beste herrialdeei laguntza ematen diegu,adibidez,eskolak eraikitzeko. Oso aukera ona da etxean erabiltzen ez ditugun gauzekin beste pertsona batzuk lagundu ditzazkegulako.
DOA (Denok Osasunaren Alde) izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundea, Osasunarekin loturiko erakundea da.
Azkeneko urteetan Toki-Alai ikastetxeak, beste batzuekin batera, DOArekiko lankidetza bermatu izan du.
Proiektu honetako helburua bikoitza da:
1.-Alde batetik Bolibiako San Ignacio de Moxoseko Hezkuntza Bereziko ikastetxea eraikitzea.
2.- Bestetik, ikasleriarekin konpromezu, lankidetza eta laguntza-baloreak lantzea.
Azoka ikasleek beraiek ekarritako materialarekin eta Irundar guztiek emandakoarekin montatu dugu eta erantzuna aurreko urteetan bezala, izugarria izan da.

Ikasbi buruzko iritzia

Gutxiago falta da ikasbira joateko. Oraindik ez dakigu zer nolako gauzak egin eta bisitatuko ditugu baina gogo handia daukagu. Lehengo urtean joan zirenak zerbait komentatu digute baina hara joaten garen arte ez dugu gure iritzia izango. Irrikitan gaude, lagunekin aste bat pasatzeko aukera izango dugulako etxetik kanpo.

viernes, 11 de noviembre de 2011

Pacman

martes, 8 de noviembre de 2011

Salouri buruzko informazioa bilatzeko

http://www.portaventura.es/

http://www.salou.cat/

http://es.wikipedia.org/wiki/Templo_Expiatorio_de_la_Sagrada_Familia

http://maps.google.com/maps?client=ubuntu&channel=fs&oe=utf-8&safe=images&um=1&ie=UTF-8&q=salou&fb=1&hq=salou&sa=X&ei=XPC8TqODN5LV8QPkz7C

Port Aventura

Salou(Ikasbi)

 Urte honetan 4.mailako ikasleak ikasbira goaz eta gogo hadia daukagu joateko.Bertan hondartzara,Barcelona ikusiko dugu,Port Aventurara joango gara...            
Orain informazio pixka bat emango dizuegu salouri buruz: 
Salou Tarragonako kostaldean dagoen udalerria da, Tarragoneseko eskualdean kokatutakoa.
2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 25.754    biztanle zituen. 15,1 km²-ko azalera du.

Lehenengo irudian kokapena  ikusten da.
Bigarrenean Familia Santuaren tenplua, ezagunagoa katalanezko Sagrada Família izenez, Bartzelonako monumentu ezagunenetarikoa eta hiriko ikur nagusia da, modernisme kataluniarraren adibide ederra izanik.  
Hirugarren argazkian Bartzelonako paisaia ikusten da.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Gabonak

 Gabonak iristeko hilabete bat falta da eta gu pozik gaude,oporrak iritsiko direlako eta guztiok bezala irrikitan espero ditugu.Eskolan gai proposatzen dira baina ez da jende asko apuntatzen eta horregatik klasetan geratzen gara egun normal bat izango balitz bezala.Kantu,postal...lehiaketa egiten dira baina gure ustez merendolak eta pixka bat libre uztea ere bai egokia izango litzateke.
Gabonetako oporretan DOA-ri laguntzen zaio.Guztiok ditugun gauza zaharrak edo erabiltzen ez ditugunak eramaten ditugu  besteei prezio on batean saltzeko eta bertan ikasleak parte hartzen dugu.
Urte berri on eta ondo pasa guztiok!